Urdaibaiko naturara hurbiltzea da proiektu honen xedea. Ingurune natural honekin gozatu eta gertu sentitzea nahi dugu, honelako toki batek eskenintzen dizkigun sentsazioak aprobetxatuz.
Mendia eta itsasoa, lurra eta ura, hezea eta bustiaren artean kokatzen da proiektu hau. Pantaila horma eraldatuz eta modulo bidezko eraikitze sistema batez egingo genuke gure ibilbidea, modulu bakoitzean sentsazio eta ibilbide ezberdinak aurkeztuz.
Proposatutako ibilbide honetan denboraren eragina oso garrantzitsua da. Iñoiz ez da berdin mantenduko, denboraren poderioz aldatzen joango den eraikuntza bat litzake. Alde batetik marea aldaketek bide ezberdinak hartzera bultzatuko gaituzte, eta bestetik, urteak pasa ahala bizitza sortuko da gure hormetan.
Aipatzekoa da, hondartza ingurua denez, adin eta ezaugarri ezberdinetako jendea gerturatuko dela bertara, honela ibilbide ezberdinen proposamena egiten da bakoitzak gustokoen dituzten ibilbideak egiteko aukera emanez. Eskaintza zabala egiten dela uste dut, bakoitzak norberaren bidea aukeratu baitezake, natura izango da hein baean aginduko duen faktore bakarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario