Aurtengo lehen ariketa Urdaibai-en kokatzen da. Ezer baino lehen, zer hobe inguruarekiko azterketatxo bat egitea baino.
Gure taldearen kasuan, bertako bide, hondartza, herri eta mendietan nortzuk ibiltzen diren aztertzea nahi izan dugu, bakoitzaren bideak aztertuz zein ibilbide eta gune diren erabilienak jakiteko. Horrela gure lehen ariketako eremuaren ingurua zeintzuk bisitatzen duten hipotesi bat egin ahal izateko, bertako gabeziak aztertu ahal izateko.
Horretarako, gure mapa propio bat gauzatu dugu, era berean ikustean adierazgarri egitea nahi genuen. Gure lanak bi fase izan dituela esan dezakegu, nahiz beraien artean estuki lotuak egon: alde batetik puntu interesgarrienak identifikatu eta ondoren ibilbide ezberdinak markatzea izan da. Honela bi ondorio atera ditugula esan dezakegu.
Alde batetik, collage hau dugu. Urdaibaiko oinaren irakurketa bat da, bertako puntu ezberdiñetan aurkitu dezakegun paisai edo inguruarekin osatua. Argazkiez baliatuz, mendebaldeko itsas-ertza gogorragoa dela antzeman genuen, hau da eraikia eta gizakiaren esku-hartze handiago batekin. Ekialdean berriz, paisaia naturalagoekin topo egin genuen, eta inguru lasai eta leun batekin. Bertan gizakiaren esku-hartzea txikiagoa izan arren, arreta piztu zigun ekialdea turismoari prestaturiko gunea zela. Hau da, argazkiak bilatzerako orduan, ekialdeko argazki gehiago aurkitu genituen. Beraz gure lehen ondorioa: mendebaldea bizitzeko eta ekialdea bisitarientzako prestatua dago.

No hay comentarios:
Publicar un comentario