12 octubre, 2010

Paisaia ideia gisa / 1960-1980

  Uda osoan zehar, Koldo Mitxelena kulturgunean ikusgai izan dugun erakusketa izan da.
Land art eta paisaiaren arloa jorratzen duen erakusketa da, ordea, bertara sartu nintzenean, sentsazio arraroa izan nuen. Ez dakit zer ikusteko esperoan gerturatu nintzen bertara, baina hasiera batean, aretoa hutsik aurkitu nuen. Denbora pasata, aretoa informazio eta dokumentazioz betea zegoela antzeman nuen: bideoak, liburuak, argazkiak, esaldiak.... patsada handiz ikusi eta ulertzeko aretoa izan da.
  Gai nagusia paisaia eta artea izan da. LAND ART hain zuzen ere.
Eskala handiko arte bezala kontsideratzen da, baina hau ez da saltzeko edo kontsumoari begira egindako arte bat. Nire aburuz, protesta gisa egiten den arte bat da. Honen egileak ez du kontsumismoa begiratzen, probokazio bat, sentsazio bat eta iksugarritasuna sabaldu nahi du; ikusleari gauza erraldoi bat transmititzea.

   Bestetik, esan bezala, arte mota honek naturarekin erlazio zuzena du. Eta denbora ere faktore oso garrantzitsua da, esaterako Agne Denes artistarentzat.
Artista hau arte ekologikoaren aintzindaria izan zen. Haren lanak ekologia, kultura eta gizarte alorreko gaiak jorratzen ditu, eta eskala monumentalekoa izaten da sarri, Tree Mountain lana bezalaxe.
Lan honetan natura artifizial bat sortzen du, baina beti ere hau errespetatuz; zein oker egingo dio naturari 10.000 zuhaitz landatzea, beste hainbat zuntsitzen ari garenean?
Obra honi buruz, gustatu zaidan beste gauza bat, denbora faktorea da. Lanaren oinarria dela iruditzen zait, lan bizia dela esan dezakegu, unetik unera haziz doa, aldatzen, garatzen, bizitzen... hori ez al da naturak egiten duena?
Agian, hau ez da Agne Denes-ek erakutsi nahi izan duena, baina artean gizabanakoaren irakurketak ere garrantzia duela uste dut, batez ere horrek pentsaraztea eragiten badu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario