28 octubre, 2010

Urdaibaiko ibilbide berria

 Urdaibaiko naturara hurbiltzea da proiektu honen xedea. Ingurune natural honekin gozatu eta gertu sentitzea nahi dugu, honelako toki batek eskenintzen dizkigun sentsazioak aprobetxatuz.

 Mendia eta itsasoa, lurra eta ura, hezea eta bustiaren artean kokatzen da proiektu hau. Pantaila horma eraldatuz eta modulo bidezko eraikitze sistema batez egingo genuke gure ibilbidea, modulu bakoitzean sentsazio eta ibilbide ezberdinak aurkeztuz.

  Proposatutako ibilbide honetan denboraren eragina oso garrantzitsua da. Iñoiz ez da berdin mantenduko, denboraren poderioz aldatzen joango den eraikuntza bat litzake. Alde batetik marea aldaketek bide ezberdinak hartzera bultzatuko gaituzte, eta bestetik, urteak pasa ahala bizitza sortuko da gure hormetan.

  Aipatzekoa da, hondartza ingurua denez, adin eta ezaugarri ezberdinetako jendea gerturatuko dela bertara, honela ibilbide ezberdinen proposamena egiten da bakoitzak gustokoen dituzten ibilbideak egiteko aukera emanez. Eskaintza zabala egiten dela uste dut, bakoitzak norberaren bidea aukeratu baitezake, natura izango da hein baean aginduko duen faktore bakarra.

16 octubre, 2010

IAAC THESIS PROJECTS 2009. Gawel Tyrala from Wroclaw, Poland

Gure proiekturako interesgarria litzateke uda eta neguan espazio berak funtzio ezberdinetarako erabiltzea. Ondoko proiektu tesia egitura transformagarri baten inguruan datza, eta interes handikoa izan daitekeela iruditu zait.
Within the IAAC Thesis projects series we started last year, we continue today by presenting the work by Gawel Tyrala, an architect from Wroclaw, Poland. As a thesis project he developed a project to enter a competition on Vistula River banks. Permanent activities around Vistula River banks forced the need to create temporary infrastructure for going on events. His project provided a transformable solution based in the reuse of transport containers, which are commonly used for air and road transport, sea shipping and warehousing. The idea of the project was to create a transformable structure which allowed many different programs to happen: exhibitions, workshops, performances, meetings, presentations, installations and many others.

Gawel Tyrala, Arq._MAA
Gawel Tyrala is a polish architect born in 1982. He graduated from Faculty of Architecture Wroclaw University of Technology in Poland (2007) and Master in Advanced Architecture at the Institute of Advanced Architecture IAAC in Barcelona (2009). He practiced at Vicente Guallart Architects, Studio El and RR-a. He was Coordinator and co-organizer of Polish Meetings of Students of Architecture OSSA in Wroclaw, Gdynia and Gliwice.

12 octubre, 2010

Urdaibai aztertzen...

Aurtengo lehen ariketa Urdaibai-en kokatzen da. Ezer baino lehen, zer hobe inguruarekiko azterketatxo bat egitea baino.
Gure taldearen kasuan, bertako bide, hondartza, herri eta mendietan nortzuk ibiltzen diren aztertzea nahi izan dugu, bakoitzaren bideak aztertuz zein ibilbide eta gune diren erabilienak jakiteko. Horrela gure lehen ariketako eremuaren ingurua zeintzuk bisitatzen duten hipotesi bat egin ahal izateko, bertako gabeziak aztertu ahal izateko.
Horretarako, gure mapa propio bat gauzatu dugu, era berean ikustean adierazgarri egitea nahi genuen. Gure lanak bi fase izan dituela esan dezakegu, nahiz beraien artean estuki lotuak egon: alde batetik puntu interesgarrienak identifikatu eta ondoren ibilbide ezberdinak markatzea izan da. Honela bi ondorio atera ditugula esan dezakegu.






 Alde batetik, collage hau dugu. Urdaibaiko oinaren irakurketa bat da, bertako puntu ezberdiñetan aurkitu dezakegun paisai edo inguruarekin osatua. Argazkiez baliatuz, mendebaldeko itsas-ertza gogorragoa dela antzeman genuen, hau da eraikia eta gizakiaren esku-hartze handiago batekin. Ekialdean berriz, paisaia naturalagoekin topo egin genuen, eta inguru lasai eta leun batekin. Bertan gizakiaren esku-hartzea txikiagoa izan arren, arreta piztu zigun ekialdea turismoari prestaturiko gunea zela. Hau da, argazkiak bilatzerako orduan, ekialdeko argazki gehiago aurkitu genituen. Beraz gure lehen ondorioa: mendebaldea bizitzeko eta ekialdea bisitarientzako prestatua dago.

  Bestetik, pertsona mota ezberdinen ibilbideak aztertuz, gune batzuk jende mota anitzek bisitatzen dutela ikusi dugu, beste gune batzu ordea, turistek soilik. Horixe pasatzen da lehen ariketako eremuan. Oso jende mota gutxi hurbiltzen da bertara, eta jende mota hau udaran hurbiltzen da. Beraz, esan daiteke neguan leku hau isolatua edo abandonatua gelditzen dela, eta leku izugarria izanik gure nahi herritarrak bertara hurbiltzea da, beraz ondorioetako bat, ekialde eta mendebaldearen arteko komunikazioa hobetze da. Izan ere, bisualki gertu dauden lurraldeak dira, ordea, denbora aldetik hurrun, errepideek itzuli guztia egiten baitute.



Paisaia ideia gisa / 1960-1980

  Uda osoan zehar, Koldo Mitxelena kulturgunean ikusgai izan dugun erakusketa izan da.
Land art eta paisaiaren arloa jorratzen duen erakusketa da, ordea, bertara sartu nintzenean, sentsazio arraroa izan nuen. Ez dakit zer ikusteko esperoan gerturatu nintzen bertara, baina hasiera batean, aretoa hutsik aurkitu nuen. Denbora pasata, aretoa informazio eta dokumentazioz betea zegoela antzeman nuen: bideoak, liburuak, argazkiak, esaldiak.... patsada handiz ikusi eta ulertzeko aretoa izan da.
  Gai nagusia paisaia eta artea izan da. LAND ART hain zuzen ere.
Eskala handiko arte bezala kontsideratzen da, baina hau ez da saltzeko edo kontsumoari begira egindako arte bat. Nire aburuz, protesta gisa egiten den arte bat da. Honen egileak ez du kontsumismoa begiratzen, probokazio bat, sentsazio bat eta iksugarritasuna sabaldu nahi du; ikusleari gauza erraldoi bat transmititzea.

   Bestetik, esan bezala, arte mota honek naturarekin erlazio zuzena du. Eta denbora ere faktore oso garrantzitsua da, esaterako Agne Denes artistarentzat.
Artista hau arte ekologikoaren aintzindaria izan zen. Haren lanak ekologia, kultura eta gizarte alorreko gaiak jorratzen ditu, eta eskala monumentalekoa izaten da sarri, Tree Mountain lana bezalaxe.
Lan honetan natura artifizial bat sortzen du, baina beti ere hau errespetatuz; zein oker egingo dio naturari 10.000 zuhaitz landatzea, beste hainbat zuntsitzen ari garenean?
Obra honi buruz, gustatu zaidan beste gauza bat, denbora faktorea da. Lanaren oinarria dela iruditzen zait, lan bizia dela esan dezakegu, unetik unera haziz doa, aldatzen, garatzen, bizitzen... hori ez al da naturak egiten duena?
Agian, hau ez da Agne Denes-ek erakutsi nahi izan duena, baina artean gizabanakoaren irakurketak ere garrantzia duela uste dut, batez ere horrek pentsaraztea eragiten badu.