26 mayo, 2011

Argazki erakusketa

Pasadan egunean atentzioa deitu zidan argazki batzuekin topo egin nuen, LLORENÇ PIÉ  argazkilariarena zen erakusketa. Arkitekturaren inguruan egindako argazkiak ziren, baina bazegoen hauen alboan berak idatzitako idatzi bat oraindik eta gehiago gustatu zitzaidana:

"ArSHITecture
Arquitectura y paisajes urbanos con estilos clónicos que despersonalizan mi ciudad.

Paseando por ella no se si estoy en Barcelona, Madrid, San Cirilo de Piedradura, Londres o New York.

 Los entornos son grises de cemento y vidrio y carentes de ornamentaciones que muevan mi curiosidad. Amalgama de vidrio y hormigón. Carencia de balcones en edificios con aspecto de nichos de cementerio. No hay espacios para el paseo, ni escape para la vista. Todo es angosto y huérfano de elementos naturales. 

Hasta los lugares de descanso carecen de sentido. ¿Quién puede sentarse en un banco público con las vistas que ofrecen? "





 Informazio gehiago:  http://www.fotoart-llorens.com/

25 mayo, 2011

Atalez atal

 ALMIKE AUZOA IZAERA BILA
  Almike auzoaren azterketa egitean, honen izaera faltaz ohartu ginen. Honela auzoa biziberritzeko nekazaritza produkzioan pentsatu genuen. Gaur egun, auzoa 2.erresidentziaz josia dago, honekin guztia hesitua egotea.
Hesien auzia sahiestu nahien, auzoaren erdigunean baratzez antolatzea pentsatu genuen, hauek hesi fisikoen funtzioa betetzen dutelarik, ez ordea hesi bisuala. Beraz, almikek osotasuneta jarraitasun  bat izaten lagunduko du.

oina orokorra
    Eraikinari erreparatuz, 2 solairu dituen eraikina da. Azalera handia izan arren, ez da eraikin gisa irakurri behar, espazio publiko estali bat bezala baizik. Honelako auzoetan, espazio publiko eta pribatuen arteko bereizketa ez da herri urbanizatu batean bezala egiten, publiko eta pribatuaren arteko muga lausoagoa da.

behe solairua


lehen solairua
 PROPOSATURIKO ERAIKINA
 Esan bezala eraikinak espazio publikoan du oinarria. Eraikina arrapala batek zeharkatzen du alderik alde, garrantzia handia hartuz. Arrapala zabala izatean, komunikazio bidea izatetik eskipamendu izatera pasatzen da, bertan ekintza ezberdinak burutu daitezkeelako.

arrapalaren izaera


ebaketa nagusia


etxebizitzetati ebaketa



zeharkako ebaketa


atzealdeko altxaera




probalekuko altxaera

zeharkako altxaera, arrapalaren bukaera
ERRESIDENTZIA
  Erresidentzia guztiak modulo aurrefabrikatuz osatutakoak dira, hau da, eraikinaren egituratik kanpo geratzen dira. Hauen muntaketa lantegian egingo da eta ondoren obran kokatuak izango dira. 6 modulo ezberdinez osatua dago eta honela 3 etxebizitza ezberdin egitea lortu da.
Materialari dagokionez zura da oinarria, in situ eginiko materialarekin ongi maklatu dezan.
moduloen neurriak


etxebizitza 1


2 etxebizitza + sukalde bateratua
 
 ERAIKINAREN EGITURA
 Proposatutako eraikinean hiru atal bereizten dira:
  1_ zorua: egitura portikatua
  2_ estalkia
  3_ modulo aurrefafrikatuak
 Hiru atal ezberdin hauek elkar ongi maklatzeko material bera (zura) erabiliko da. Honela eraikitzearen arrazoiazera da: alde batetik, funtzio ezberdinak bereizten dira. Bestetik guztiaren muntaketa 3 ataletan egin daiteke (aipatutako ordenean), bakoitza autosufizientea baita eta auzoari erantzuteko gai da.
Honekin esan nahi dudana; eraikinak estalki gabe funtziona dezake, eta auzoari erantzuna emango lioke. Erresidentzia gabe ere (moduluak), auzoari espazio publiko zabala eskeintzen zaio.

In situ eginiko egitura portikatua

Aurrefabrikatutako moduluaren egitura.


 

02 mayo, 2011

ERAIKINERA HURBILDUZ




ANTOLAMENDU OROKORRA

Aurreko eguneko eskema planora pasatuz, baratzez osatutako parke lau bat lortzen da Almike auzoaren erdialdean.
Onurak: Harrizko hesiak kendu, harresi bisualak baztertu.
             Auzoari gogortasuna kendu, pabimentazioa baztertu eta
             Bisitarien gozamenerako aisialdi puntuak gutxitu, eta herriko jarduerak indartu
             Produkzioa berreskuratu (nekazaritza)

Antolamendu orokorraz gain, albergea berriztu eta funtzioz aldatu nahi da, terapia zentru gisa erabiliz. 8 biztalentzat bizitokia egin nahi da, baina bizileku bakoitzak indibidualki funtzionatzeko aukera emanez eta terapiako jendeari askatasuna emanez.

            

28 abril, 2011

PLANOTIK IDEIETARA

Almike auzoaren azterketa egin ondoren, izaera falta duela nabarmena da, Bermeoren hurbiltasuna dela eta bertako biztanleriaren bigarren etxebizitza gunea edo aisialdirako gune bihurtu da urteetan zehar auzoko biztanleria zapalduz. Badirudi bertakoak berldur direla auzoa hesiz josi baitute auzkoen harremana zailduz. Hori dela eta hona hemen gaur egungo almikeren irakurketa.

Azterketa honekin, auzoa oso sektorizatua dagoela nabari da, erabilera bakoitzak bere eremua gordez eta elkarrenganako lotura txikia edukiz. Beste alde batetik izaera kontua dela eta, hau da produkziorik ez dagoenez bertako biztanleria txikiak bere etxe handian pasatzen ditu eguneko ordu gehienak auzokideekin harremanik gabe. Guzti hori konpontzeko asmotan produkzioa (nekazaritza) auzoan barneratzea nahi da, baina ez laneko gune bezala, auzoko gune zentral gisa, harremanak estutzeko eta harreman bisualekin jolasteko elementu gisa. Gainera albergearen kokepenean erabilera guztiak nahastuko diren elementu berri bat sortuko da auzoaren motore gisa funtzionatuko duena.
Era eskematiko batetan hauxe da lortu nahi dudana.


14 abril, 2011

ALMIKEREN AZTERKETA

Lehenik eta behin, Almikek behar duena ezagutzeko asmoz, Bermeoko ekipamenduak aztertu genituen. Bermeoko Plan Orokorrari erreparatu genion eta herriak faltan botatzen duena ondorioztatu genuen. Hona hemen, Bermeok behar dituen ekipamenduen taula eta Almikerako aplikagarriak direnen aipamena.


 Ondoren, erabiltzaile batzuk definitu genituen eta Almikeko espazio ezberdinak horietako nork erabiltzen dituen aztertu genuen. Ondorio moduan, gune erabilienak aparkalekua eta bereziki, espazio partekatua direla ikusi genuen. Gainera, bi gune horiek kanpotik datozen erabiltzaileek erabiliak dira gehienbat.


Ondorengo taulak, erabiltzaile bakoitzaren erabilera egunak zehazten ditu, egunaren ezaugarrien arabera. Argi eta garbi ikusten da eguraldi ona egiten duen jaiegunetan biltzen dela jende gehien, logikoa den bezala.   

09 febrero, 2011

2.proiektua: kanpotik estatikoa, barrutik dinamikoa


Kasu ezberdinetan erabili daitekeen eraikuntza sistema bat asmatu dugu. Sistema hau erabiltzeko, ordea, ondorengo baldintzak bete beharko dira.
Gune zentral nagusi bat egongo da, erabilera finkoak batuko dituena. Inguruan, zirkulazio bat ezarriko da. Gero, espazio diafano eta moldagarri bat antolatuko da pareta mugikorrak erabiliz. Azkenik, perimetroko beste zirkulazio bat proiektatuko da. Baldintza hauen derrigorrez bete beharko dira gure eraikuntza sistema erabili nahi bada, hala ere, bolumenak eta azalerak libreki plantea daitezke.

Portiko bidezko altzairuzko egituraren alde egin dugu. Nahiz eta grua baten beharra izan, erraz montatu eta desmontatu daiteke, izan ere, lotura giltzatuak erabili ditugu. Oso presente izan dugu gure proiektua 10 urtez besterik ez dela zutik egongo. Itxiturari dagokionez, pale-ak erabili ditugu eta beste material batzuekin konbinatu ditugu. Estalkia egiteko altzairuzko akaberadun sandwich panelak planteatu dira. Zorua egiteko, bestalde, zurezko xaflak.




Portikoaren diseinuan oso garrantzitsuak izango dira loturak. Kontutan izan behar dugu ezin direla zurrunak izan, desmontagarria den egitura bat planteatzen baitugu. Beraz, lotura guztiak giltzatuak izango dira, txapak eginak eta torlojuz lotuak.




Lehenago esan bezala, fatxada mota ezberdinak sortu ditugu. Itxitura zurruna, paleekin eta kortxozko isolamenduarekin egina egongo da. Itxitura zeharargiak, beira izango du kortxoaren tokian eta irekigarria izango da. Bukatzeko, beirazko itxitura finkoa izango da eta estalkitik argia sartzea bermatuko digu, hala ere, fatxadetan ere erabiliko da.
Gure eraikitze sistema aukeratzen duenak libreki antola dezake fatxada 3 modulu hauek konbinatuz.             
                                  
                              Hona hemen fatxadaren adibide bat:



 Barne espazioak eraldatuko dituzten paretak mugikorrak izango direla esan dugu. Pareta horiek palez eginak egongo dira eta zutabeetara lotua dagoen 2.mailako egitura batetik mugituko dira. Egitura hori bi zatitan banatua egongo da: behean, pareten gurpilentzako railak egongo dira; goitik, argiztapenari dagokion instalazioa eramango da. 



  Eraikuntza sistema hau Murueta teilategian gauzatu dugu, gure programaren bihotza bihurtuz.
Urdaibaiko erreserbaren balioaz eta naturaren garrantziaz ohartuz, bertako biosferak urteetan zehar aldaketa kaltegarriak jasan dituela konturatu giñen.
  Alde batetik dunen desagerpena, hegazti migratazaileak gutxitzea eta bestetik landare inbaditzaileak.
Maiz gizakiak kalteak eragiten ditu naturan, baina oraingo hontan, naturari bere egoera naturala berreskuratzeko bultzadatxo bat ematea beharrezkoa dela ikusi dugu. Honela martxan dagoen dunen bersortze proiektutik abiatuz, landare inbaditzaileak kentzeko eta hegaztiei bizitokia emateko 10 urteko iraupena izango duen proiektua burutu dugu.

Diagraman antzematen den bezala, urteak joan ahala, dunak berreskuratu egingo dira, landare inbaditzaile gutxiago egongo dira eta hegaztiek bizitzeko leku gehiago izango dute.
Programa honek eragina izan dezan, Murueta eskola arduratuko da landareak jaso eta material honekin hegaztiei habiak sortzeko.
JASOTAKO LANDAREAK
Landare hauekin egitura materiala=banbua, soka egiteko=hostoetatik fibra eta energia lortzeko=biomasa egiteko erregaia.
Honela, habiak egiteko materiala prestatu eta prozesu ezberdinak burutu behar dira, horretarako espazio anitzak behar dira, bakoitzak ezaugarri ezberdinak eskatzen baititu. Tabike mugikor hauekin, prozesu bakoitzak behar dituen espazioak lortu ditzakegu momentu bakoitzean.
HABIAK EGITEKO PROZESUA

Habiak berriz 2 muntaketa fase ditu; lehena muruetan (zatika) eta azkena lekuan bertan.
Habiaren atal bakoitza txalupa bidez garraiatuko da kokatuko diren gunera. Bertan armadura lez, hodiak sartuko dira bi atalak lotzeko asmoz.
Muruetan egindako eraikin moldagarria egoera ezberdinak hartzeko gai izango da.
Fase bakoitzean erabilera batzuk emango dira habiak egiteko asmoz.

05 enero, 2011

BALDINTZETATIK ESKEMARA

Behin eskolako lan prozesua nolakoa izan behar duen jakinik, oin planoan eskematikoki kokatzea izan da hurrengo pausua. Prozesu bakoitzak bere azalera eta harremanak (beste prozesuekiko) dituenez, guztiak puzzle bat bailitzan enkajatzen aritu gara.
Gainera, eraikin arin eta mugikor bat sortu nahi dugunez, tabikeak mugikorrak izango dira, prozesu bakoitzari beharrezko azalera eskeiniz eta espazioak guztiz aprobetxatuz.
Tabike hauek joko baten antzera mugitzen dira, koloreen arabera ikus daiteke tabike bakoitzaren mugimendua fase batetik bestera.