28 abril, 2011

PLANOTIK IDEIETARA

Almike auzoaren azterketa egin ondoren, izaera falta duela nabarmena da, Bermeoren hurbiltasuna dela eta bertako biztanleriaren bigarren etxebizitza gunea edo aisialdirako gune bihurtu da urteetan zehar auzoko biztanleria zapalduz. Badirudi bertakoak berldur direla auzoa hesiz josi baitute auzkoen harremana zailduz. Hori dela eta hona hemen gaur egungo almikeren irakurketa.

Azterketa honekin, auzoa oso sektorizatua dagoela nabari da, erabilera bakoitzak bere eremua gordez eta elkarrenganako lotura txikia edukiz. Beste alde batetik izaera kontua dela eta, hau da produkziorik ez dagoenez bertako biztanleria txikiak bere etxe handian pasatzen ditu eguneko ordu gehienak auzokideekin harremanik gabe. Guzti hori konpontzeko asmotan produkzioa (nekazaritza) auzoan barneratzea nahi da, baina ez laneko gune bezala, auzoko gune zentral gisa, harremanak estutzeko eta harreman bisualekin jolasteko elementu gisa. Gainera albergearen kokepenean erabilera guztiak nahastuko diren elementu berri bat sortuko da auzoaren motore gisa funtzionatuko duena.
Era eskematiko batetan hauxe da lortu nahi dudana.


No hay comentarios:

Publicar un comentario