05 enero, 2011

BALDINTZETATIK ESKEMARA

Behin eskolako lan prozesua nolakoa izan behar duen jakinik, oin planoan eskematikoki kokatzea izan da hurrengo pausua. Prozesu bakoitzak bere azalera eta harremanak (beste prozesuekiko) dituenez, guztiak puzzle bat bailitzan enkajatzen aritu gara.
Gainera, eraikin arin eta mugikor bat sortu nahi dugunez, tabikeak mugikorrak izango dira, prozesu bakoitzari beharrezko azalera eskeiniz eta espazioak guztiz aprobetxatuz.
Tabike hauek joko baten antzera mugitzen dira, koloreen arabera ikus daiteke tabike bakoitzaren mugimendua fase batetik bestera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario