Laidako hondartzarekin kontaktuan, bertara joango den jendearentzat beharrezko zerbitzuak kokatuko ditugu, komun publikoak, sorosle gela eta biltegia dira hauek. Erabilitako moduluen azpialdean aurkituko dira, paseoaren hasieran, eta irisgarritasun errezekoak izango dira (ranpa eta paseo ibilbide laua).
Igerilekua paseo osoaren erdigune edo sabela kontsideratzen dugu. Alde batetik, hondartzako bisitariek itsasoko korronteak ez pairatzeko eremu zabal bat izango dute (hondartzaren eskalari ematen dio erantzuna) itsasgoran zein itsabeheran erabilgarria izango dena.
Bestetik, bere inguruan, hondarretan egon nahi ez dutenentzat guneak zabaldu ditugu, bertako zirkulazio posibleak kontuan hartuz. Hauetako gune bati taberna lotu diogu erabilera publikoak harremanetan jarriz.
Eta azkenik, ur terapi zentruko ur hotzeko bainugela igerilekuko ur berberarekin hornituko dugu. Horren erabilera publikoa duen eremua erlaxatzeko erabiliko den espaziotik banatzeko, zulodun oinarria duen bide bat erabili dugu; espazio banatzaile izateaz gain, beste ibilbide guztiengandik ezberdina izango da, sentsazio-ibilbideari hasiera emango baitio.
Laida eta kanping-aren artean gelditzen den ibilbidean berriz, zerbitzuei garrantzia kendu eta ibilbideari ematea nahi izan dugu, sentsazio ezberdin eta itsasaldien lanketa eginez. Ibilbide baten aurrean gaudenez, modulo guztietan zehar pasabide zabal bat mantendu dugu, sentsazioak bizi nahi ez dituena behartua senti ez dadin.
Modulo multzo honetan entzumenaren zentzumena indartu nahi izan dugu, ikusmena bezalako zentzumena mugatuz, horrela urdaibaiko ingurua ohituak ez gauden eran bizitzeko bultzada emanez. Bestetik, itsasaldien eragina pairatuko duen ibilbiderako jeitsiera ere eskeintzen da gune honetan.
Hurrengo multzo honetan berriz, sentsazio ezberdinak lantzen dira jarritako elementu eta itsasaldien arabera. Ebaketan garbi ikus daitekeenez aukeratzeko 5 espazio lantzen dira, bisitariak bizi nahi duena erabakitzen utziz.
1- Itsasgorak estaliko duen bidea.
2- Itsasaldien arabera espazioa aldatuko da.
3- Ura gertu sentitzeko aukera.
4- Ibilbide zabala.
Azkenik igerileku alternatibo hau dugu. Bertan espazio zabal bat lortzea nahi izan dugu, kanping-aren aurrealdean dagoen "merenderoari" eskaintza eginez. Bertan igerilekua eta putzu txikiak aurkituko ditugu.
probatu_jeitsi_IKUSI_igo_ENTZUN_zarata_jeitsi_USAINDU_badago_busti_IKUTU_beldurtu_argia_hutsune_egon_olatuak_denbora_jendea_elkartu_itzala_beroa_MUGITU
No hay comentarios:
Publicar un comentario