15 noviembre, 2010

Laidako hondartzatik kanping-era

   Laidako hondartzarekin kontaktuan, bertara joango den jendearentzat beharrezko zerbitzuak kokatuko ditugu, komun publikoak, sorosle gela eta biltegia dira hauek. Erabilitako moduluen azpialdean aurkituko dira, paseoaren hasieran, eta irisgarritasun errezekoak izango dira (ranpa eta paseo ibilbide laua).

  Igerilekua paseo osoaren erdigune edo sabela kontsideratzen dugu. Alde batetik, hondartzako bisitariek itsasoko korronteak ez pairatzeko eremu zabal bat izango dute (hondartzaren eskalari ematen dio erantzuna) itsasgoran zein itsabeheran erabilgarria izango dena.
  Bestetik, bere inguruan, hondarretan egon nahi ez dutenentzat guneak zabaldu ditugu, bertako zirkulazio posibleak kontuan hartuz. Hauetako gune bati taberna lotu diogu erabilera publikoak harremanetan jarriz.
  Eta azkenik, ur terapi zentruko ur hotzeko bainugela igerilekuko ur berberarekin hornituko dugu. Horren erabilera publikoa duen eremua erlaxatzeko erabiliko den espaziotik banatzeko, zulodun oinarria duen bide bat erabili dugu; espazio banatzaile izateaz gain, beste ibilbide guztiengandik ezberdina izango da, sentsazio-ibilbideari hasiera emango baitio.


   Laida eta kanping-aren artean gelditzen den ibilbidean berriz, zerbitzuei garrantzia kendu eta ibilbideari ematea nahi izan dugu, sentsazio ezberdin eta itsasaldien lanketa eginez. Ibilbide baten aurrean gaudenez, modulo guztietan zehar pasabide zabal bat mantendu dugu, sentsazioak bizi nahi ez dituena behartua senti ez dadin.
  Modulo multzo honetan entzumenaren zentzumena indartu nahi izan dugu, ikusmena bezalako zentzumena mugatuz, horrela urdaibaiko ingurua ohituak ez gauden eran bizitzeko bultzada emanez. Bestetik, itsasaldien eragina pairatuko duen ibilbiderako jeitsiera ere eskeintzen da gune honetan.


  Hurrengo multzo honetan berriz, sentsazio ezberdinak lantzen dira jarritako elementu eta itsasaldien arabera. Ebaketan garbi ikus daitekeenez aukeratzeko 5 espazio lantzen dira, bisitariak bizi nahi duena erabakitzen utziz.
1- Itsasgorak estaliko duen bidea.
2- Itsasaldien arabera espazioa aldatuko da.
3- Ura gertu sentitzeko aukera.
4- Ibilbide zabala.
5- Argitasunaren intentsitate aldaketa.

  Azkenik igerileku alternatibo hau dugu. Bertan espazio zabal bat lortzea nahi izan dugu, kanping-aren aurrealdean dagoen "merenderoari" eskaintza eginez. Bertan igerilekua eta putzu txikiak aurkituko ditugu.


probatu_jeitsi_IKUSI_igo_ENTZUN_zarata_jeitsi_USAINDU_badago_busti_IKUTU_beldurtu_argia_hutsune_egon_olatuak_denbora_jendea_elkartu_itzala_beroa_MUGITU

10 noviembre, 2010

Urdaibaira hurbilduz

Sentsazio ezberdinen lanketaren bitartez, Urdaibaiko inguruaz gozatzeko aukera ematea izan da gure helburua.
Eustorma berri bat proposatuz, itsaso eta naturara hurbiltzeko aukera eskeintzen dugu. Aldaketa honetan, funtsezkoak dira ibilbide-talde osoak osatzen dituen ebaketa ezberdinak, hauek baitira eremu bakoitzaren jarrera zehazten dutenak.

Beraz, sentsazio-ibilbidea gauzatzea izan da gure xedea. 
Hasiera, Laida hondartzako aparkalekuan dago, lotura puntu nagusia delako. Bukaera, berriz, kanping ondoko aisialdi eremuan finkatu dugu. Puntu hauek bere inguruko espazioan eragingo dute eskakizun gehiagorekin.
Igerilekua ibilbide osoaren erdialdean kokatuko da, itsasgorari hondartzarako sarrera ukatuz, eta bere beso bakoitzeko erabilerak  bereiziko ditu. Bere inguruan kokatuko dira bai taberna eta bai ur-terapi zentrua bere inguruan espazio publiko nagusi bat eratuz.

Eraikuntzari dagokionez, obraren sinplikazio bat lortu nahian, moduluen erabilerara jo dugu; egitura finko batekin, naturaren indar eta bizitasuna sentitzeko asmoz.