21 diciembre, 2010

HELBURU NAGUSIAK ETA PROZESUA


Ekosistemaren funtzionamendu egokiak berebiziko garrantzia du. Gure helburu nagusia, oreka ahalik eta handiena lortzea izango da.
Bi arazo nagusi daude Urdaibaiko biosferan:
1-      Hegaztiek etortzeari utzi diote toki falta dela eta.
2-      Landare inbaditzaileak ekosistema kaltetzen ari dira.
Arazo horiei erantzuna ematen saiatuko gara.
Dunen inguruko proiektu bat dago martxan Urdaibaientzat, izan ere, dunen azalera gutxitzen joan da azken urteotan eta hegaztientzako geraleku ziren toki asko desagertu egin dira. Dunen berreskuratze hori 10 urtetan gauzatuko da, beraz, gure proposamena ere 10 urtetan egongo da martxan, gero, desintegratu egingo da arrasto ahalik eta gutxien utziz. Guk proiektu horri bultzada emango diogu txorientzako geralekuak proposatuz,  gainera,  oreka handiago bat lortuko dugu, izan ere, landare inbaditzaileak kenduko ditugu geraleku horiek egiteko eta baita eskolaren erregai gisa erabiltzeko ere. 
2 txori tiro batez hilko ditugu.
Diagrama honetan argi eta garbi ikusten da proiektuaren eraldaketa nolakoa izango den dunen proiektuak irauten dituen 10 urte horietan zehar.
Hasieran, landare inbaditzaile asko egongo dira, eta hegaztientzako toki gutxi. Urteak aurrera joan ahala, dunen proiektua azalera handiagoak lortzen joango denez, geraleku gutxiago egin beharko dira eta landare inbaditzaile gutxiago hartu, geroz eta gutxiago egongo baitira. 10.urtean, landare inbaditzaile guztiak kenduta egongo dira dagoeneko eta dunen berreskuratze totala gauzatuko da proiektuari eta gure laguntzari esker.
10 urte horien ostean, gure eskola eta hegaztientzako geralekuak desagertu egingo dira.
Arazo bat detektatu, erantzuna eman eta desagertu egingo gara.
Ondorengo diagrama honekin berriz Muruetako gunera hurbiltzen hasten gara. Bertako programa nolakoa izan behar den adierazten du, gune ezberdinen arteko lotura fisikoa aztertuz. Gune hauen erlazioak aztertuz, baldintza ezberdinak ezarriz: kokapena, gertutasuna, azalerak, loturak...

Bukatzeko hemen dugu hegaztien bizitoki berri eta ez-iraunkor hauek kokatzeko jarraitu beharreko baldintzak azalerazi ditugu. Bete beharreko baldintzak:
   1_Hiriguneetatik aldenduta egon behar dute. 1km-ko
       distantzia batetara. Hegazti hauek basatiak dira eta ez dute
       gizakiarekin kontaktu handiegirik izan behar.

  2_Ibai nagusietatik urrundu. Itsasontzi handiengandik urrun.

  3_Sakonera txikiko erreketatik gertu. (50zm-ko sakonera
      maximoa izan dezakete).

  4_Babesturiko guneetan, landareriak babesturik eta gune
      lasaietan.

13 diciembre, 2010

Gizakia ziklo naturalarentzat engranaia

Urdaibaiko ekosistemak jasan behar dituen kanpo aldagaiak asko dira (kostaldean eraikitzea, itsasontzien mugimenduak, drenaiak, klima aldaketa...) eta bere berezko zikloari kalte egiten diote sarritan.

Biosferan bizi diren hegaztiak ziklo horren barnean daude, baina, txorien populazioaren gainbeherak, azken urteetan beren bizilekuaren egoera eta baldintzak aldatzen ari dela adierazi digute. 


Aldaketa horien eragile nagusia gizakia izan dela kontuan hartuta, nola lortu gure eskuhartzea ingurumenaretzat positibo izatea?

Urdaibaiko klima heze eta emankorrak ematen die bizilekua aipatutako hegazti espezie ezberdinei. Begetazioa aldatzen ari da, ordea. Landare inbaditzaileek autoktonoei lur eremu geroz eta zabalagoak kentzen dizkie.

Horregatik, inbaditzaileak diren horiek gure lehengaitzat hartuko ditugu, ziklo naturalean kaltegarria dena gure ziklo propioa sortzeko erabiliz. Honela, ekosistemaren berreskuratze prozesuarentzat engranai azeleratzaile bat izango gara: lehengo, landare kanpotarrak kenduko ditugu, prozesu horretan berehala eraginez. Eta gero, gizartearen kontzientziazio lanari ekingo diogu, epe luzeago baterako emaitzak bilatzeko.

Stand-a izango da helburu horiek lortzeko bitartekaria, akzio bakarrarekin bioeraikuntza landu eta ezaguarazteaz gain, hiritarrentzat informazio gune bat sortuko baitugu.
Askotan esaten den bezala... matar dos pájaros de un tiro.

10 diciembre, 2010

BIOERAIKUNTZAN MURGILTZEN...

Bioeraikuntza proiektu bat egiteko esan zigutenean, Urdaibaiko biosferari buruzko hausnarketa bat egiten hasi ginen. Urdaibaiko ekosistema berezia dela kontutan izan genuen, eta horri onura bat bilatzeko asmoarekin egin genituen lehen urratsak.
Dunen berreskuratze planak aintzat hartuta eta hegazti-migrazioaren gainbehera presente izanda, zergatiak bilatzen hasi ginen. Horretarako, hegazti ezberdinak aztertu genituen, euren bizilekua, elikadura, habia eta ohiturak besteak beste.

Hona hemen Urdaibaiko hegazti migratzaileen ezaugarri zerrenda: