Hainbat buru, hainbat amets. Hamaika bide, ordu gutxi. Baina galdera ona; beharrezkoa. Ziur naiz denok interesak ditugula eta baita asko antzekoak izango direla ere.
Ez dakit kezka edo interesa deitu buruan bueltaka daukadanari. Azken finean arkitektoak naturan gauzatzen ditu bere lanak; hein handi batean hau eraldatuz. Inpaktu handia eragiteko gai da eta esku-hartze hori neurtu beharrekoa dela uste dut. Orain arte, esan daiteke arkitektura estilo nagusi bat jorratu dugula eta gustatuko litzaidake teknika, sistema eta ekarpen berriak ezagutzea. Blogaren kontu hau interesgarria izan daiteke informazioa guztion artean partekatzeko.
Bestetik, urte hauetan, barne espazioak duen garrantziaz ohartu naiz eta honek proiektu bati joku asko ematen diola ikasi dut. Funtzio aniztasunaren ideia gustoko dut eta horrelako espazio erabilgarriak sortzea erronka ona izan daitekeela uste dut.
Horretarako hastea onena.